Ilara luzeak autobus geltokietan, Zegama-Aizkorri lasterketa dela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko eka. 2a, 10:30

Ilara luzeak Oñatiko San Lorentzoko autobus geltokian, gaur goizean.

Zegama-Aizkorri mendi lasterketak pizten duen ikusminaren adierazle nabarmena da goizean zehar Oñatiko autobus geltokietan elkartu den jendetza; Oñatiko Udalak jarritako zerbitzu berezia ez da nahikoa izan eta zerbitzuak gainezka egin du 08:00etatik, Arantzazurako bidea itxi dutenean.

Oñatiko Udalaren zerbitzu bereziari esker –Leniz Garraioak enpresa kontratatu du Oñatiko Udalak– ordubeteko tartea gorde ohi duen zerbitzua ordu erdiro ari da izaten, eta autobus handi batez gain herribusa ere ari da zerbitzu hori ematen. Hala ere, errefortzua ez dabil nahikoa izaten. "Egon gara gidari batekin eta esan digu zerbitzua oso motz geratu dela, jende asko dagoela zain geltoki guztietan", adierazi du autobusera noiz igoko zain dagoen herritar batek. Asko, gainera, lehen geltokira joan dira, San Lorentzora, eta lehen geltoki horretan betetzen da autobusa eta hurrengoetan ezin du jende gehiago jaso.

Ilara luzeak San Lorentzoko geltokian; Arantzazura joateko lehen geltokia da, eta autobusa bete egiten da lehen geltoki horretan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak