Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 erakusketa-proiektua
Erakusketa-proiektua erakunde antolatzaileen egoitzetan garatuko da, alegia, Oteiza Museoan –ekainaren 19tik urriaren 27ra bitartean– eta Gandiaga Topagunean –ekainaren 28tik urriaren 27ra bitartean. Erakusketa honi esker, Oteizak basilikako fatxadan esku hartzeko landutako proiektuaren funtsezko oinarriak ulertuko dira.
Argitalpenak
Bi argitalpen sortu dira programa honen baitan: Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 monografia eta Oteiza Arantzazun. Lehenengoan, luze eta zabal jasotzen da Oteizaren eskultura-proiektuaren bilakaera eta fatxadaren behin betiko itxuraketaren xehetasunak, euskaraz zein gaztelaniaz. Argitalpen honek 600 orrialde diru eta Arantzazuko proiektuari buruzko 40 irudi baino gehiago batzen ditu. Bigarrenak berriz, programa osatuko du. Aldizkari gisa aurkeztuko da, non proiektuaren bilakaera modu ikusgarriago batean azalduko den, dokumentu grafikoei esker.
Ospakizun ekitaldia
Irailaren 21ean Gandiaga Topagunean, Oteizaren obra Arantzazuko basilikako fatxadan instalatu zuteneko 50. urteurreneko ospakizuna egingo da.
Mahai-inguru bat egingo da, non Arantzazuren garrantzia aztertuko den, bere testuinguru historikoan. Ekitaldia amaitzeko, Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 argitalpena aurkeztuko da, eta Arantzazuko basilikarako fatxada bisitatuko da, multzo artistiko horren klabe estetikoak aztertzeko.
Bitartekaritza plana
Bitartekaritza planaren baitan honakoak antolatu dira: bisita gidatuak, lantegi pedagogikoak eta hitzaldiak. Bisita gidatuei dagokioenez, doakoak izango dira, bai Oteiza Museoko –ekainaren 22an, larunbata, 12:00etan eta urriaren 5a, larunbata, 12:00etan– bai Gandiaga Topaguneko –ekainaren 29an, larunbata, 12:00etan, abuztuaren 24, larunbata, 12:00etan eta urriak 19, larunbata, 12:00etan– erakusketetara eta Elena Martinek gidatuko ditu.
Lantegi pedadigoak ere espazio horietan izango dira eta proiektu honetarako berariaz diseinatutako lantegiak dira. Horiek haurrei lagundu egingo diete arkitekturako proiektu baten dimentsioa ulertzen: arkitekturaren eta beste arteen arteko funtsezko harremana, eta bereziki estatuaria garatzeko prozesu formala.
Azkenik, urria eta azaroa bitartean hitzaldiak eskainiko dira.