Euria etengabe egin du asteburuan zehar, erreka eta urtegietan ur asko pilatuz; Urkuluren betetze maila gaur %90,47 da adibidez. Mendirako ez du giro aproposena egin baina batzuk animatu dira, tartean bideoko irudiak jaso dituen oñatiarra. Urbiara bidean, goian dagoen iturritik irteten den emaria grabatu zuen pasa den egubakoitzean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.