Korrontearen aurka, jaiak borobildu dituzte Errekalden

Eneko Azurmendi 2019ko mai. 19a, 19:29

Euriak eta zapatu goizeko lapurretak baldintzatutako jaiak izan dira aurtengoak, baina jarrera baikorrarekin eta umorearekin egin diote aurre errekaldetarrek asteburuari, eta ekintzek izandako erantzunarekin gustura azaldu dira batzordekideak.

Egubakoitzeko kontzertuek izandako harrera "oso ona" izan dela azaldu dute, hasieratik bukaerara arte. "Eguraldi txarra egin arren, karpa barruan giro bikaina sortu zen", diote batzordekideek.

Zapatu gaueko Kontuz! erromeriak emandakoarekin ere "pozik" daude. "Desberdina izan zen, ez zen erromeria klasiko bat izan, eta trikitixa abesti baten ostean, punk edo rock abesti bat ere jotzen zuten. Polita izan zen".

Rock Kam Boom! kontzertu ibiltaria izan da aurtengo berrikuntzetako bat. "Jendea harrituta geratzen zen herriko kaleetan furgoneta baten barruan musika jotzen ari zirela ikustean. Pena eguraldi txarra. Eguraldi onarekin askoz ere politagoa izango litzateke, baina ondo egon zen halere".

Azpimarratu beharreko beste ekintza bat mus txapelketa izan da. Izan ere, 23 bikotek eman dute izena, "inoiz baino gehiago".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak