Lapurreta egin dute Errekaldeko jaietan

Eneko Azurmendi 2019ko mai. 18a, 20:33
Atzo gaueko kontzertua. Argazkia: Errekaldeko jai batzordea.

Goizean goiz izan da. Kale-garbitzaileek eman dute abisua, eta batzordeko kideek salaketa jarri dute. Ez dakite zenbat diru lapurtu duten, baina uste dute "kantitate esanguratsu" bat dela.

Lokaleko atea "erdi apurtuta" zegoela ohartu da jai batzordeko kide bat, 08:10ean, baina ez dio inportantzia handirik eman. Hortik gutxira, kale-garbitzaileak lanean ari zirela, ustezko lapurrak lokaletik irten dira, eta garbitzaileen esanetan, "batzordeko kideak balira bezala" jokatu dute haiekin, eta alde egin dute. Ondoren konturatu dira, ordea, lokaleko kanpoko ateaz gain, barruko atea ere apurtuta zegoela, eta udaltzainari abisatu diote. Bi lagun zirela azaldu dute garbitzaileek, eta motxilarekin alde egin dutela.

Honako mezua jarri du Errekaldeko jai batzordeak sare sozialetan: "Atzokoa kristona izan zen!!!!! Badirudi batzuek ez dutela ulertu Oñatiko auzoetako jaien izaera. Gazte pila bat haien auzo eta kaleei kolorea ematen. Horregatik, gaur goizeko kolpeari buelta emateko GUREKIN NAHI ZAITUZTEGU, eta horretarako aitzakirik ez da falta egitarau bete betea dugu eta!!".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak