Ilusiorako garaia dela diote, eta, kontra baino, zerbaiten alde borrokatzen dutela azaldu dute: "Bizitzaren alde, emakumeon bizitzak bizigarriak izatearen alde, prekarietatean eta inbisibilizazioan oinarritutako bizitzak argitara ateratzearen alde. Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartsu eta antolatua dago, eta eraldaketarako motorra eduki zehatzez eta eskari konkretuz jantzi du. Pankarta atzean baino, instituzioetan gaudenon inplikazioa eskatu zuten, ekimen konkretuak garatu genitzan, haiek bideratutako eskariei bide eman diezaiegu".
"Enplazamendua hartu", eta elkarlanean jarraitzeko prest daudela adierazi dute, nabarmenduz "gure lan ildoa zeharka zein zuzenki feminista izaten eta ekimen konkretuz janzten". Gaineratu dute politika publikoak "ikuspuntu feministatik" egiten jarraituko dutela.
Bukatzeko, eraikitzen jarraituko dutela nabarmendu dute. "Feminismoa ez da soilik kontentzioa, feminismoa eraikitzea da, aurrera egitea eta dena aldatzea, eta guri dagokigun espazio hori aldatzera etorri gara, instituzioak pertsonen zerbitzura jartzera, emakumeon bizitzak erdigunera ekartzera".