Oñatiko Udaltzaingoa: "Udaltzainen jokaera azkarrari esker herritar batek gurekin jarraitzen du"

Apirilaren 23ko gertaera baten berri eman du Oñatiko Udaltzaingoak: "10:30ak aldera bizilagun batek Udaltzaingora deitu du esanez pertsona bat leihotik irtenda zegoela bere buruaz beste egiteko asmoarekin. Udaltzainek etxeko atea bota eta justu justu emakumea eustea lortu dute. Beraz, udaltzaingoaren jokatzeko modu azkarraren esker herritar batek gurekin jarraitzen du". Errekalde auzoan gertatu zen.

Udaltzaingora deituta GOIENAk jakin ahal izan duenez, bertaratu ziren udaltzainek zalantza izan zuten suhiltzaileei itxaroteko edo unean bertan etxean sartzeko: "Heldu ginenean emakumea bosgarren pisuko sukaldeko leihoan jarrita zegoen hankak kalerantz zintzilik zituela. Etxeko atea bota eta justu-justu emakumea eustea lortu genuen; suhiltzaileei itxaron baino lehenago sartu ginen ikusten genuelako egoera oso arriskutsua zela; erabaki egokia izan zen".

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.