Euskaraz ikasteko gonbidapena jasoko dute turistek Oñatin egunotan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 17a, 13:21
Turista kudrilla bat unibertsitatearen aurrean

Aste Santuko eskaintza prest dute Oñatiko turismo zerbitzuek eta ostatuak gertu daude bisitariak hartzeko.

Bisitariak hartzeko prest egoten da herria beti, baina datozen opor egunei begira eskaintza indartu dute herriko turismo zerbitzuek. "Arrikrutz, esaterako, egunero egongo da zabalik. Turismo Bulegoan bisita bereziak egingo dira herriko altxorrak erakusteko eta Txokolaiteixiak ere zabalik izango ditu ateak. Eta gure eskaintzari gehitu behar zaio herriko ostatuek eskaintzen dutena. Kategoria ezberdinetakoak daude herrian, izan ostatu, aterpetxe edo autokarabana-gune, esaterako. Hori oso aberasgarria da", adierazi du Iker-ne Altubek, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako arduradunak.

Altubek nabarmendu du Arrikrutzen duela bi urtekoak baino datu hobeak jaso dituzte-la urteko lehen hiruhilekoan, "lehoiak erakarrita". Bilboko museoan dago egun lehoiaren hezurdura eta Arrikrutzen buru-hezurraren kopia bat dago ikusgai.

Horrez gain, datozen egunetan Oñatira datozen bisitariek euskarazko hitz batzuk ikasteko gonbidapena jasoko dute; Turismo Bulegoan arbela jarri dute eguneroko hitz batzuen itzulpenarekin.

Agendan daude antolatu dituzten bisita gidatuen ordutegiak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak