Gomiztegi Artzain Eskolan bisita bereziak egingo dituzte datozen egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 17a, 13:02
Gomiztegin, artzaiak ardiekin lana nola egiten duen ikusten

Arantzazuko parketxean ere bisita gidatu bereziak egingo dituzte Aste Santuko jai egunetan. Gomiztegikoak 20an eta 27an izango dira eta aurrez eman behar da izena.

Gomiztegi Artzain Eskolan bisita bereziak egingo dituzte apirilaren 20an eta 27an. Arantzazuko parketxean elkartuko dira 10:30ean eta ibilbide irisgarria erabiliz helduko dira Gomiztegira, paseoan; 12:00etan hasiko da bisita. Interesa duenak aurrez eman behar du izena: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net.

Bestalde, Aste Santuko jai egunetan Arantzazuko parketxean ordubeteko bisita gidatuak eskainiko dituzte, 12:00etan. Parketxean dagoen hegazti sarraskijaleen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak