Aloñan hemezortzi lagun izan dira Natur Eskolak antolatutako auzolanean

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko mar. 10a, 17:22
Boluntarioak, Aloña inguruetan auzolanean.

Goiza, eguraldiari dagokionez, goibel hasi dute, baina egunak aurrera egin ahala, eguraldia hobetu eta lan ugari egin ahal izan dute Aloñan, Natur Eskolak antolatu duen auzolanean. Besteak beste, hamaika lizar landatu dituzte.

Guztira, hemezortzi lagun elkartu dira Aloñan auzolana egiteko. Hainbat lan egin dituztela adierazi du Natur Eskolako Aimar Uribesalgok: "Urriko elurteak zuhaitz asko hondatu zituen eta kimaketa lanak egin ditugu, lan handia egon da arlo horretan; aurreko urtetan landatutako zuhaitz txikien ingurua zopisartu ere egin behar izan dugu, hau da, inguruko albitz-belarra kendu egin dugu, euri-ura samurrago har dezaten zuhaitzek; hesi batzuen mantenu lanak ere egin ditugu, elurteek, haizeak eta abereek denborarekin hondatu egiten dituzte-eta; azkenik, aurreko urtetan landatutako baina aurrera irten ez diren zuhaitzen lekuan beste batzuk landatu ditugu, guztira, hamaika lizar izan dira".

Boluntarioak auzolanerako prestatzen.

Goiza goibel samar hasi dutela ere gaineratu du Uribesalgok, lanbroarekin eta behe-laino nahiko itxiarekin hasi baitute, baina denborak aurrera egin ahala, euria gelditu eta lainoak zabaldu direla adierazi du. Tenperatura aldetik, nahiko epel egiten zuen eta bukatu orduko giro ona zegoela esan du Uribesalgok.

Egindako lanaren ostean, salda, txorizoa eta gazta jan dute bertako txabola batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak