Aloñako zuhaitz landaketa domekan izango da

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 7a, 11:30
Iazko landaketan parte hartu zuen taldea

Domekan izango da Aloñako aurtengo zuhaitz landaketa eguna eta urtero moduan, Unaimendin (Duru) elkartuko dira 10:00etan horretarako.

Aloñako Lagunak taldeko kideek adierazi dute hiru motatako eginbeharrak izango dituztela: aurreko urteetako itxituraren bat konpondu, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz; lehortuta edo elurrak apurtuta hondatu diren zuhaitzak ordezkatu haritzak eta lizarrak landatuz, eta Aloñako gurutzearen mendeurrenean mendi-aterpearen inguruko zuhaitzak ordezkatu eta itxitura berria egin.

Aurten ere natur eskolako langileen eta Imanol Artola basozainaren laguntzari esker egingo da irteera eta Bittor Altuberen txabolan egingo dute otordua. Izena eman daiteke Patrue kaleko Fernando Maiztegiren tailerrean edo: aloinalagunak@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak