Dagoeneko abian da Euskararen Kriseilua izeneko egitasmoa. Herriko hiru ikastetxeen, Udalaren eta Topagunearen arteko elkarlana da eta hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen transmisioak duen garrantzia ditu helburu.
Piztuta mantendu behar da
LH-1, LH-2 eta LH-3 mailetan ikasten ari direnei eta euren familiei bideratu zaie ekimena eta herriko 202 familia batu dira egitasmora. "Oso pozik gaude ekimenak Oñatin izan duen erantzunarekin. Ikusten da ba-dagoela herrian euskararekiko sentsibilitatea", dio Topaguneko kide Johana Olabarriak.Apuntatu den ume kopurua hartu dute kontuan kriseiluen banaketa egiteko; 32 daude hiru ikastetxetan banatuta, gela ba-tzuetan bat baino gehiago. Izan ere, apirilaren 4an amaituko da egitasmoa eta ordura arte txandak antolatu dituzte kriseilua etxean izateko. "Astebetez izango du familia bakoitzak krisei-lua etxean, piztuta, eta erronka da tarte horretan euskararen inguruan familia moduan zein konpromiso har dezaketen ados-tea, guztien artean berba egitea eta erabakitzea zer egin dezaketen euskara erabiltzeko", dio Olabarriak.
Kriseiluak euskaraz egiten jarraitzeko gogoraraziko diela uste du, hain zuzen, ekimenean parte hartu duen guraso batek: "Egia esan, guk euskara erabiltzen dugu etxean egunerokotasunean, baina litekeena da batzuetan gurasoen artean erdara erabiltzea. Euskaraz berba egin behar dugula ekarriko digu gogora kriseiluak". Beste guraso batek euskararekiko duen sentsibilitateagatik erabaki du par-te hartzea: "Ukitu egiten nau euskararen gaiak eta oso sentsiblea naiz gai horrekin. Bestetik, gustatzen zait seme-alaben eskolako ekintzetan parte hartzea eurekin batera. Oraindik ez zaigu kriseilua iritsi eta pentsatu beharko dugu etxeko zein txokotan jarri".
Festa eta galdetegia
Ekimenean parte hartu duten guztiendako festa egingo dute apirilaren 4an gaztelekuan, ekimenari amaiera emateko. Kontalari batek transmisioaren inguruko ipuina kontatuko duela azaldu du Udaleko Hez-kuntza teknikariak, Iñaki Aki-zuk, eta sorpresak egongo dire-la gaineratu. Topaguneak, bes-talde, galdetegi bat prestatu du, hizkuntza ohiturei buruzkoa, eta Olabarriak galdetegia betetzera animatu gura ditu oñatia-rrak. Hau da helbidea: www.kriseilua.eus/galdetegia.