Ostiraletik aurrera Araotzeko bidea tarteka itxita egongo da

Maialen Regueiro 2019ko urt. 16a, 15:43
Araotzera joateko bidegurutzea (Irudia: Google Maps)

Araotzeko errepidearen zabaltze eta egokitze lanak direla eta urtarrilaren 18tik aurrera, bidea tarteka itxi egingo dute. Errepidea 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 17:30era itxiko da, hiruzpalau astetan.

Bidea zabaldu

1,065 eta 1,300 kilometro puntuen artean zabalduko da bidea. Izan ere, errepidea estua da eta ibilgailu bakarra pasatzeko zabalera dauka gaur egun. Helburua segurtasuna hobetzea da eta 5,40 metroko zabalera emango zaio errepideari eta hala, bi ibilgailu pasatzeko adina leku egongo da. Lan hauek Foru aldundiaren kontura egingo dira,193.705 eurotan esleitu direlarik. Lan guztiak 10 astetan amaituta egotea aurreikusten da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak