Errege magoen desfilea herritar talde batek antolatuko du aurten Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 3a, 14:01

Gaspar karroza gainean joan den urteko Errege magoen desfilean

Azken hirurak Txanda merkatari elkarteak antolatu ditu baina sasoi honetan lan handia izaten dute dendariek eta ordu txikitan ibili izan dira dena prestatzen. Erreleboa eskatu du Txandak eta herritar talde batek hartu dio lekukoa. Erregeak zaldi gainean etorriko dira, ez da karrozarik egongo.

Herriko kaleetan zehar ibili aurretik, 16:30ean, San Martin egoitzara joango dira hiru Errege Magoak hango egoiliarrei opariak eramatera.

17:30ean Bidaurretan elkartuko dira laguntzaile guztiekin eta kale Barrian behera etorriko dira Alondigaraino, han Portu kaletik gora Bakardadeko Ama kalera iritsiko dira eta goitik behera, kale Zaharreko bidea hartuko dute Zazpibidetan. Agustindarren eliza parean Aita Madina kalean sartuko dira eta handik Foruen plazara joango dira. 19:00etan herriko haurrei harrera egingo diete udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak