Hots Abesbatza Oñati eta inguruko herrietatik datozen ia 40 emakume eta gizonezko batek osaturiko taldea da. 2016ko irailean hasi zuen ibilbidea Aitor Biain Bidarte zuzendariarekin eta pixkanaka garrantzia hartzen ari da abesbatzen munduan.
Gabonetako kontzertua
Amaia Albesen diseinuekin oholtzara
Hots Abesbatzak eskainiko duen programaz gain, Amaia Albes diseinatzaile arrasatearraren ukitu ere izango du, berarena izan baita taldeak erabiliko duen uniformearen sorkuntza lana. Horiek estreinakoz ikusteko aukera egongo da Angelus kontzertuan.
Abesbatzaren hitzetan, Amaiaren filosofia, taldearen izaerarekin bat dator, "emakumea delako, eskuz lana egiten duelako, berritzailea delako, profesional ezin hobea delako, mimoz eta maitasunez josten dakielako eta lana txukun eta fin egiten duelako".
Autobus zerbitzua
Arantzazuko Santutegira igo eta jaisteko autobusa antolatu du taldeak, inor emanaldi honetaz gozatzeko aukera gabe geratu ez dadin. Autobus tiketak 2 eurotan salduko dira Oñatiko Txokolateixan. Autobusaren ibilbidea honakoa izango da: 18:15ean Korreos-eko geltokian; 18:20 Kalegoienako geltokian; 18:25: Olakuako geltokian. Itzulera 20.30etan.