Gizonezkoen eta emakumezkoen ligak bereiziko dituzte. Gutxienez, bost jokalariz osatutako taldeak izan beharko dira, eta izena eman behar da abenduaren 24a baino lehen Ongi, Ona edo Arrano tabernetan. 30 euro ordaindu behar dira taldeko.
Eguenean, arratsalde eta gau partean jokatuko dituzte partiduak; egubakoitzean, goizean eta arratsaldean. 19:00etan elkartasun argazkia egingo dute eta finala 20:00etan izango da.