Partaidetza aurrekontuen baitan, 2019an egingo diren proiektuak aukeratu dira

Maialen Regueiro 2018ko abe. 13a, 15:27
Partaidetza aurrekontuetako hamasei proiektuak

Partaidetzazko aurrekontuen bozketaren emaitzan 16 proposamen daude, 2019 eta 2020 urteetan garatuko direnak, guztira 500.000 euroko aurrekontuarekin. Hala, 2019an egingo diren proiektuak aukeratu dira, hori erabakitzeko irizpidea, boto gehien lortutako proposamenak lehenestea izan delarik. 

Aukeratutako proposamenak

Hauek izan dira 2019an aurrera eramateko aukeratu diren proposamenak: erabilera publikoko komun irisgarriak jartzea, bizikletentzako aparkaleku estaliak ipintzea ikastetxe eta ekipamendu publikoen inguruetan, bide segurtasuna hobetzeko zebrabideak argitzea, herriko hainbat puntutan hondakinak gaika botatzeko launakako zakarrontziak jartzea eta Olakua auzoko kirol pista edo kantxa hobetzea. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak