Abenduak 3 da gaur, Euskararen Eguna eta aurten ere herriko hiru ikastetxeek hartuko dute parte antolatuko diren ekitaldietan; herriko hezkuntza mahaiak prestatu du beste behin.
Antzerkirako sarrerak hiru euro balio du eta afari-tertuliakoak 12 euro (8 euro ikasle eta langabeendako); Barretartia ikuskizunerako sarrerak Txokolateixian daude salgai.
'Euskararen kriseilua"
Euskaraldiaren azken eguna izango da gaur, baina, euskararen erabilerak Oñatin jarraipena izateko asmoarekin, Euskararen kriseilua egitasmoa aurkeztuko dute gaur, astelehena. Eskuz esku doan kriseilua
Euskaltzaleen Topagunetik datorren egitasmoa da eta "Euskaraldian hartutako rolak eta ohiturak etxean eta familia giroan finkatzeko aukera eskaintzeko" erabiliko dute Oñatin, Euskarako Udal teknikari Iñaki Azkizuk azaldu duen moduan. Euskararen transmisioa familian sendotzea da egitasmo horren helburua, Akizuk dioenez: "Herriko hiru ikastetxeek egin dute bat ekimen honekin. Hainbat kriseilu ekarriko dira eta ikastetxeek banatuko dituzte egitasmoarekin bat egiten duten familien artean. Umeek etxera eramango dute eta euren ardura izango da garra piztuta egotea etxean. Kriseilua etxean izango duten egunetan euskarari buruz berba egingo dute. Etxeetan euskararen erabileraren diagnosia jaso eta hobekuntzarako proposamenak lantzea ere bada asmoa".
