Argindar barik egon dira gaur goizean Oñati ia osoan. Kiroldegian, esaterako, itxi egin dute igerilekua. Itzuli da argindarra eta Iberdrolako zein Oñargiko teknikariak, orain, matxura zerk eragin duen aztertzen ari dira. Oñargitik jakinarazi dute Oñargiko azpi estazioetako bateko linea bat gelditu dela argindar barik. Arazo hori konpondu dute. Orain egoera hori zerk eragin duen aztertzen ari dira Iberdrolako eta Oñargiko teknikariak.