Argindar barik daude Oñati ia osoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 2a, 10:34
Oñatiko kiroldegian gaur goizean argindar barik.

Erdigunean ez da argindarrik eta kiroldegian, esaterako, igerilekua ixteko erabakia hartu dute. Oñargitik adierazi dute arazoa zerk eragin duen aztertzen ari direla.

Argindar barik daude gaur goizean Oñati ia osoan. Oñargitik adierazi dute ez dakitela oraindik herriko zenbat eremu daude argindar barik ez eta zerk eragin duen egoera hori. Teknikoak lanean direla esan dute.

Triana auzoko hainbat bizilagunek jakinarazi dute auzoan badutela argindarra eta Casablancako zenbait eremutan ere bai. Udaltzaingotik oraingoz ez dute informazio askoz ere gehiago eman. "Baliteke eremu batzuetan arazorik ez egotea, baina ez dakigu oraindik gehiago. Salbuespenak egongo dira akaso, baina gehienean ez dago argindarrik eta oraingoz ez dakigu arazoa zerk eragin duen eta zenbaterako izango den".

Igerilekua itxita

Argindar falta dela-eta kiroldegian erabaki dute igerilekua ixtea; izan ere ponpa ez dabil argindar barik. Gainerakoan, gimnasio zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak