Etorkizuna prototipatzen ibili dira Oñatiko enpresaritza fakultatean

Jokin Etxebarria 2018ko aza. 22a, 17:43
'Etorkizuna Prototipatzen' ekitaldiko hitzaldia

Maker mugimenduak, gizarteko agente ezberdinen artean, ekarri ditzakeen onurak erakutsi dituzte, hitzaldi eta talde dinamika baten bitartez.

Mondragon Team Academy eta Oñatiko Udalaren artean garatzen duten Elkarrekin Ekin proiektuarekin loturik, aste honetan, Etorkizuna Prototipatzen ekitaldia egin da Oñatiko enpresaritza fakultatean. Gaur egun, bogan dauden gaiak landu dira bertan: STEAM metodologia, maker espazioak, prototipazioa, etorkizunean beharrezkoak izango diren konpetentziak etab. Eta gai horiek landu ahal izateko, Deusto FabLAb-eko Leire Bereziartua eta Nabab Consulting-ko Natividad García gonbidatu dituzte.

Leire Bereziartua irakaskuntza tresna eta espazioaren metodologiaren berezitasunei buruz jardun da. Natividad Garciak, berriz, enpresen perspektiba jarri du mahai gainean, gaur egun dauden eta aurrera begira, arlo honetan, egongo diren erronkak plazaratuz.

Bi ikuspuntu ezberdinekin, Maker mugimenduak, gizarteko agente ezberdinen artean, ekarri ditzakeen onurak erakutsi dituzte. Adibide moduan, gaur egun, hezkuntzaz gain, enpresa garrantzitsuak –Airbus eta Leroy Merlin kasu–, beraien ideiak sormenezko modu batean garatu ahal izateko, espazio mota hauek beraien instalazioetan barneratzen ari direla azaldu dute.

Talde dinamika

Ekitaldia bi partetan banatu da: bi hizlarien hitzaldia alde batetik eta talde dinamika bat, bestetik. Bigarren honek bi ardatza nagusi izan ditu: gaur egungo egoeraran analisia eta jasotako informazioarekin eta bakoitzak bere esparruarekiko daukan jakindurian oinarrituz, nolako mundua edukitzea gustatuko litzaiekeen eztabaidatu da. Ondorioetan argi gelditu da, aurrerapausoak eman nahi baldin badira ere, pertsona guztiak berdinak diren eta nahi duten esparruan haien gaitasunak garatzeko aukera izango duten mundutik urrun xamar gaudela oraindik.

Abenduaren 17an beste ekitaldi bat burutuko da enpresaritza fakultatean, orduan baina, berrikuntza disruptiboari buruz hitz egingo da, hau da, teknologia menperatzaile bati aurre egiteko, estrategia iraunkorra bilatu beharrean apurtze zakar bat bilatzen duen berrikuntzei buruz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak