Herritarrak "gustura eta harrituta" Eltzia barrutik ezagutzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko aza. 17a, 13:53

Herritar askok gaur izan dute Eltzia eraikina barrutik ezagutzeko aukera; atzotik egiten ari diren Eltzia eragiten jardunaldien barruan bisita gidatua egin dute gaur, zapatua, goizean.

"Oso polita dago; asko gustatu zaigu" esan dute Eltzian lehenengo aldiz sartu diren herritar batzuk, eta zera gaineratu dute bisita gidatuan parte hartu duten beste batzuk: "Ez genuen uste horrenbeste talde zeudenik; aukera zabala dago, askotariko aukerak daude, eta, orokorrean, ondo antolatuta daudela ikusten da". Herritarrentzako "tresna eta gune baliagarria dela"  gaineratu dute bisitariek. Gaur egun askotariko izaera duten 25 talde daude Eltzian kokatuta, eta horietako askoren ahotik euren txokoa eta funtzionamenduaren gaineko azalpenak jaso dituzte bisitariek.

Udaleko Parte-hartze saileko teknikari Onintza Andresen esanetan, jardunaldi emankorrak izaten ari dira: "Poztekoa da zenbat lagun bildu den bisita gidatuan, eta etorri direnei orain arte egindakoak gustatu zaiela entzutea. Atzoko aurkezpenetan gurean praktikan jartzeko pauta eta gomendio asko jaso genituen, eta gaur ere Eltziakide asko Topagunea definitzeko hausnarketa saioa egiten ari dira. Eltzia egosten dago, hortaz, eragiten jarraituko dugu guztiok elkarrekin".

Goizeko lanak bukatu ondoren, 100 lagun inguru elkartuko dira 14:30ean Topagunean bazkaltzeko, eta ondoren, 17:00etan hasita, Patxi Monterok gidatuko duen Herri Dantzan saioa izango da, parte hartu gura duten guztientzako zabalik.

Erlazionatuak

'Eltziari eragiten' jardunaldietan, elkar elikatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018 aza 17 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak