'Eltziari eragiten' jardunaldietan, elkar elikatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko aza. 17a, 10:16

Bentaranoa, Eva, Plazara eta Eltzia egitasmoko ordezkariak atzoko, egubakoitza, solasaldian.

Espazio publikoen kudeaketarako formula berriak jaso zituzten atzo, egubakoitza, Eltziako Topagunean bildu ziren herritarrek 'Eltziari eragiten' jardunaldietan. Getxoko Bentaranoa, Iruñeko Plazara eta Madrilgo Arganzuela auzoko Eva egitasmoko ordezkariek euren bizipenen berri eman ondoren, etxekoek, Eltziakoek, orain arte egindako ibilbidea azaldu zien bertaratutakoei.

Atzo arratsaldeko saioan Topagunea lepo bete zen, eta gonbidatuen bizipenak adi jaso zituzten bertan bildutakoek. Egitasmo bakoitzeko ordezkariak ordu laurden izan zuen euren ibilbidea marrazteko –egitasmoaren ezaugarriak, funtzionamendua, eta izan edo dituzten trabak eta zailtasunak–, eta ondoren, taldeka bildu ziren entzundakoak aztertu eta eztabaidatzeko.

Eltzia Eguna, gaur, zapatua

11:00etatik 13:30era Eltzekideek, Topagunearen espazioaren erabileraren ideazioa –hausnarketa eta diseinua– egingo dute, eta era berean, interesa duten guztientzako Eltzia ezagutzen bisita gidatua egingo dute 11:00etatik 12:00etara.

Jardunaldia borobiltzeko, bazkaria egingo dute Topagunean, eta ondoren, bertsolariak eta Herrixa Dantzan saioa izango da, 17:00etan hasita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak