Zaborra
Uste baino zabor gehiago atera dute gaurkoan: seinaleak, kuboak, kotxeko matrikula... Hala, horiek guztiak batu eta herriko plazara eraman dituzte. Aurten gainera, inoiz bisitatu ez duten gune batera joan dira eta bertatik, zabor poltsa ugari atera dituzte.
Landareak
Zaborra ez da izan atera duten gauza bakarra. Izan ere, erreka ertzetan hazten diren landare inbaditzaileak ere atera dituzte, hauek ere herriko plazara eraman dituztelarik.
