Oñatiko ziklo-kros lasterketa abenduaren 16an izango da

Maialen Regueiro 2018ko urr. 19a, 20:06

Guztira 7 txirrindularik osatzen dute Oñatiko ziklo-kros taldea 2018-2019 denboraldirako, kadete zein jubenil mailan. Denboraldia urriaren 12an hasi zen, Orduñan burutu zen lasterketarekin eta Oñatikoa abenduaren 16an izango da. 

Kadete maila

Aitor Altube, Xabat Castaños, Aimar Madina eta Aimar Erostarbe izango dira maila honetako txirrindulariak. Azken honek, gainera urriaren 12an Orduñan burutu zen lasterketa irabazi zuen. 

Junior maila

Ander Blazquez, Unai Cueva eta Aritz Torres izango dira maila honetako hiru txirrindulariak. Xabi Aiastui, Josu Alberdi, Iker Arkauz eta Julen Arkauz arituko dira zuzendari lanetan. 

2018-2019 denboraldia

Dagoeneko denboraldiko lehen lasterketa burutu dute eta hurrengoa hilaren 27an izango da Laudion. Hamar lasterketa baino gehiago izango ditu denboraldiak eta txirrindulari batzuek garaipena lortzeko helburua badute ere, beste batzuek disfrutatzea nahi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak