Mendizaleak 9:00etan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo diote bideari. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da (guztira 13 km inguru eginez eta 600 m-ko desnibelera iritsi gabe) publiko orokorrari zuzendua dagoena eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena.
Norbaitek mendi-irteera honi buruz informazio gehiago beharko balu, kontakturako hiru modu daude: 943782894 eta 699335183 telefono zenbakiak eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoa.
