Arantzazuko Milikua etxean sarri hartzen zuen ostatu Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k, eta etxe horretako ezkerreko paretan jarriko dute haren omenezko plaka bat eguenean, hilak 27, 19:00etan. "Urrian Arantzazun ospatuko da Euskaltzaindiaren bileraren 50. urteurrena. Haren sorreran izan zen Txillardegi ere, baina oraindik ez da haren lana eta ekarpena aitortu; ezta 50 urte pasa ondoren ere. Oñatiko udalbatzak aho batez onartu zuen haren omenezko oroigarria Milikuan jartzea, eta asko poztu gintuen horrek", dio Fito Rodriguezek, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimena taldeko presidenteak. Ekitaldian, Koldo Izagirrek idatzitako testua irakurriko du Rodriguezek: 'Txillardegi', toponimo iheskor bat gure geografian.
Hitzaldia eta proiekzioa
Gaur, eguaztena, Alvarez Enparantzari buruzko hitzaldia egingo du Rodriguezek, kultura etxean, 19:00etan, eta Kote Camachok Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua-ren proiekzio labur bat eskainiko du.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak