Harittu prozesuan orain arte egindako lana aurkeztu zuen EH Bilduk zapatu goizean gaztelekuan egindako bilera irekian eta azken ekarpenak jaso zituen. "Adin eta eremu ezberdinetako herritarrak batu" zirela-eta, "pozik" daude bilerak emandakoarekin.
Behin diagnosia, lehen fasea, bukatuta, bigarrenean sartuko dira. Ekintza plana zehaztea izango da bigarren fase hori. "Zapatuko bileran, bederatzi bloketan banatu genituen ekarpenak, bakoitza dagokion multzoan. Horietatik batzuk herrigintzan egitekoak dira baina beste batzuk instituzioei dagokie. Bigarren multzo horretan sartzen diren egitasmoetatik batzuk, datozen urteetan egiteko modukoak direnak, hurrengo hauteskundeetako herri programan sartuko ditugu. Egitasmo horiek landuko dituen lan taldea, zerrenda, osatzen hasiko gara orain", adierazi du EH Bilduko Igor Tomek.
Bigarren fasean ere norbanakoekin eta eragileekin egongo dira eta saio irekiak ere egingo dituzte.