Euskaltzaindia sortzeko lehen urratsak eman ziren gaur 100 urte Oñatin

Miren Arregi Amasorrain 2018ko ira. 5a, 12:49

1918ko irailaren 1etik 8ra ospatu zen Oñatin Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresua eta gaurko egunez, erakunde horren hizkuntza sailaren baitan, Euskaltzaindia sortzeko lehen urratsak eman ziren.

Urte hartako urriaren 17an, Euskaltzaindia izango zenaren araudiaren lehen zirriborroa –Raimundo Olabidek idatzia– onartu zuten akademiaren bultzatzaileek. Handik urte betera, 1919ko irailaren 21ean, sortzear zegoen akademiaren batzarra egin zen Gipuzkoako Diputazioan eta kide guztiak izendatu zituzten. Egun batzuetara, 1919ko urriaren 7an akademikoek Resurreccion Maria Azkue izendatu zuten buru, Jose Agerre diruzain, Julio Urkixo liburuzain eta Luis Eleizalde idazkari. Egoitza nagusia Bilbon kokatzea ere erabaki zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak