Gipuzkoako autobus-gidarien greba dela-eta, zerbitzu minimoak egongo dira bihar eta etzi

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko uztailaren 12a

Uztailak 13, 14, 20 eta 21erako deitu dute greba LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek, patronalarekin zuten aurreakordioa bertan behera gelditu ostean. Azken momentuko akordio bat lortu ezean, zerbitzu minimoak egongo dira herriko autobus zerbitzuetan; Herribusa eta Lurraldebus.

[AZKEN ORDUKOA] Akordioa lortu ostean, bertan behera gelditu da egubakoitzean hastekoa zen autobus-gidarien greba.

Uztailaren 13an eta 14ean Herribusak zerbitzu minimoak eskainiko ditu. Hala ere, Usakorako joan-etorriko autobus zerbitzua mantendu egingo da bere ohiko ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak