Ingurumen irteerak egingo dira uztailean gazteendako

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 21a, 13:09
Joan den udako irteera batean ateratako argazkia
Gazteendako ingurumen irteerak antolatu dituzte aurtengo udarako ere. Uztailean izango dira eta helburua ondo pasatzea eta ingurumenarekin lotura duten gaiak jorratzea da.
Hiru adin tartetarako antolatu dituzte eta talde bakoitzeko datak zehaztuta dituzte:
  • 11 eta 12 urte arteko gaztetxoendako irteerak uztailaren 2an, 5ean, 10ean, 13an eta 18an izango dira
  • 13 eta 15 urtekoenak, uztailaren 3an, 6an, 11n, 16an eta 19an
  • 16 urtetiko gorakoenak, uztailaren 4an, 9an,12an, 17an eta 20an.
  • Uztailaren 21ean edonork parte hartzeko moduko irteera egingo dute
Aurtengo irteerak ere doan dira, baina aurrez eman behar da izena, taldeak sortzeko. Izena emateko azken eguna ekainaren 25a da, eta bideak, hiru: gaztelekuan, ingurumenireteerak@gmail.com helbidera mezua bidalita edo Facebook bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak