Maixol Bolinaga: "Horeietatik babesteko egiten dira sanjuanetako lore sortak"

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 21a, 12:49
Maixol Bolinaga
San Juan lore sorta nola egiten den erakutsiko du bihar, egubakoitza, Oñatiko Lagun Leku elkartean, Maixol Bolinaga araoztarrak, 17:00etan. Merienda ere egongo da.
Zer lorek osatzen dute sorta berezi horiek?
Guk ikusi dugu etxean lau lore eta landare hauek izan behar dituztela ezinbestean: zinta-belarra, espartinak, sanjuantxoak eta aneta. Horiek hartu eta momentuan etxean dauden beste edozein landare gehitu dakizkioke sorta horri: arrosak, berakatz buru bat, kipula, gereziak, mahats hosto bat, garia... Kotoizko sokak erabiltzen ditugu, gero, sorta ondo lotzeko.
 
Etxe atarian jartzeko izaten dira?
Bai, horeietatik babesteko. Baserri batzuetan, esaterako, horeia (horeixa) dagoenean lore sortako lakatz batzuk erreten dituzte.
 
Ze iraupen du sortak?
Urtebete irauten du. San Juan bezperan erretzen dira eta berria San Juan eguneko mezan bedeinkatzen da.
 
Araotzen eta Arantzazun ondo mantentzen den ohitura ei da.
Bai; batez ere, Arantzazun. Han San Juan egunez, aste barruan tokatuta ere bai, meza berezi bat egiten da eta auzotar asko joaten dira lore sortak bedeinkatzea. Gazteei erakusten ere saiatzen gara, ohitura gal ez dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak