Usakoko putzua garbi uda denboraldia hasteko

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 7a, 13:32

Goizean ibili dira bi urpekari putzua garbitzen

Gaur goizean ibili dira bi urpekari Usakoko putzua garbitzen. Zapatuan zabalduko da uda sasoia Usakon eta irailaren 9ra arte sorosle bat egongo da han 15:00etatik 20:00etara.

Uda sasoia heldu orduko urtero egiten dute putzuaren garbiketa Usakon eta bi urpekari ibili dira lan hori egiten gaur goizean. Ordu beteko lana izan dute Buceo Euskadiko Javier Aginagak eta Danel Garridok. Azken asteetako euriteen ondorioz inoiz baino ur gehiago dagoela esan dute.

Egur zatiak eta burdina puskak atera dituzte putzutik. Arrain gutxi ikusi dituztela ere adierazi dute, ur nahasietan ikusmena urria zelako, baina karramarroak aldiz, asko ikusi dituztela adierazi dute. 12 gradutan dago ura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak