Kamera batek hartutako irudietan ikusten da bi lagun aritu zirela Zazpihaizetako bidegurutzea zaintzen duen kamera mugitzen eta gora begira jartzen. Orain, baina, inguruko beste kamera batzuetako irudiak aztertzen ari dira bi lagun horiek identifikatzeko. "Egin dutena larria da eta epaitegian amaitu dezakete. Kamerak berak 6.000 euroko gastua du baina horrez gain epaiak esaten duena ere bete beharko dute, horrela gertatzen bada", adierazi du udaltzainburuak.