Ura indartsu doa Jaturabetik ihesi

Goiena 2018ko apirilaren 11

Gogoz egin du euria gaur, eta hori aurreko egunetan egindakoari batu zaio. Ondorioz, hainbat erreka eta urtegik gainezka egin dute Gipuzkoan. Urkuluko urtegia %100,95ean dago eta Oñatiko Araotz auzoko Jaturabek ere gainezka egin du. Prezipitazio iraunkorragatik alerta laranja ostegun eguerdira arte mantenduko da.

Bideo dezente zabaldu dira sare sozialetan, izan ere, hainbat herritar joan dira Jaturabe urtegira bertako ur-jauzia ikusi eta irudiotan ikusten diren bideoak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak