Artzaintza eta gaztagintza bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da Aste Santuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 30a, 10:14

Artzain txakur erakustaldia Gomiztegi baserrian.

Arantzazu inguruak ezagutzeko aukera bereziak egongo dira Aste Santuan zehar. Bihar, martxoaren 31n eta apirilaren 7an Gomiztegi Artzain Eskolan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko da. Bestalde, Arantzazuko Parketxean jaiegun guztietan egingo dira bisitak, 11:00etan hasitan.

Oñati ezagutzeko aukera zabala egongo da Aste Santuko oporraldian, eta Arantzazun eskaintza berezia egongo da gainera. Santutegia bera bisitatzeaz gain Gomiztegi Baserrira bi txango antolatu dituzte. Biak zapatuan izango dira, lehena martxoaren 31n eta bigarrena apirilaren 7an. Gipuzkoako parketxeetan egin diren baserrietako bisitekin aurrera jarraituko da eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Goizeko hamarretan txango labur batekin hasiko da bisita. Arantzazuko ibilbide irisgarritik Gomiztegira joko dute bisitariek. Bertan, baserriaren jatorria eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute. Ostean, artzain txakur erakustaldia ikusiko dute, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama eta bertan egiten diren gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek. Bi orduko bisitara joateko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, plaza mugatuak baitaude. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta haurrek (3-10 urte bitartekoek) 5 euro.

Bestalde, Aste Santua eta Pazko Asteko jaiegun guztietan bisita gidatuak eskainiko dira Arantzazuko Parketxean. Ordubeteko bisitak izango dira, 11:00etatik 12:00etara, gutxi gorabehera. Parketxea mendiko ibilbideen inguruko informazio puntu izateaz gain, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko interpretazio zentroa ere bada, eta bertan, natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen erakusketa dago.

Informazio gehiago
943 78 28 94
699 335 183
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak