Bergaran, gaur 18:00etan aurkeztuko dute NanoGunek koordinatzen duen Nanozientziako eta Nanoteknologiako Jaialdi Nazionala: 10ALaMenos9.
Aurkezpenaren ostean, Ibilaldi bat nano-munduan barrena erakusketa irekiko dute eta bisita gidatu bat eskainiko du Luis Huesok, Ikerbasqueko ikertzaileak. Erakusketa honetan nanozientzia eta nanoteknologiako egileak, lanak eta tresnak egongo dira ikusgai maiatzaren 6ra arte. Zabalik egongo da eguazten eta eguenetan 10:00etatik 14:00etara; egubakoitz eta zapatutan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta domekatan 10:00etatik 13:00etara. Bestalde, bisita gidatuak ere egongo dira: martxoaren 30ean, 17:00etan; martxoaren 31n, 17:00etan; apirilaren 6an, 18:00etan; apirilaren 13an, 18:00etan; apirilaren 15ean, 11:30ean; apirilaren 28an, 17:00etan eta maiatzaren 5ean, 17:00etan.
Horrez gain, apirilaren 9an eta 13an bi orduko eskola tailerrak egongo dira museoan, nanoteknologiaren eta nanozientziaren hastapenak bideratzea helburu dutenak. Aranzadi Ikastolako eta Ipintza ikastetxeko Batxilergoko lehenengo mailako 120 ikaslek hartuko dute parte tailer horietan.
Hilaren 12an, bi hitzaldi egongo dira: Mikroelektronikatik nanoelektronikara: Gailu txikien iraultza –Edurne Sagasta– eta Antzinako proteinak berpizten –Nerea Barruetabeña–, 19:00etan.
Ohiko bisitak ere egongo dira Laboratorium museoan, egunero 11:00etan eta 12:30ean.
Oñati
Hainbat bisita gidatu egongo dira: Arrikrutzeko kobetan egunero martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, 13:00etan eta 17:00etan. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943 08 20 00 telefonora deituta; herrigunean, bost egun horietan Gure Altxorrak izeneko bisita gidatua egingo du Turismo Bulegoak, Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko; Txokolateixan, 12:00etan, bost egun horietan; Arantzazuko santutegian egunero –11:30ean, 12:30ean, 13:30ean, 16:00etan eta 17:00etan– eta parketxean ere bai, 11:00etan; Gomiztegin Aste Santuko eta Pazko Asteko zapatuetan, 10:00etan. 943 25 10 08 telefono zenbakira deitu beharko da izena emateko; Pottokalekun Europako pottoka zaharrena ezagutzeko aukera izango da. Erreserba egiteko 670 274 461 zenbakira deitu.
Leintz Gatzaga eta Elgeta
Gatz museoan martxoaren 29tik apirilaren 2ra, bisita gidatuak egingo dituzte. 12:00etan, euskaraz, eta 13:00etan, gaztelaniaz. Apirilaren 1ean, 10:00etan, Intxortako lubakietara egingo dute bisita. Izena emateko, 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus helbidera idatzita.