Oñatiko EH Bilduk antolatuta, pentsioei buruz jardungo du Helena Franco diputatu ohiak. Larraitz Ugarte izango du alboan. Pentsioak nork bermatu dezakeen, gaur egungo sistemaren ezaugarriak zeintzuk diren eta sistema propio baterako bidean gaurtik zein neurri hartu daitezkeen proposatuko dute. 19:00etan izango da hitzaldia, Santa Ana antzokian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.