Hegazti sarraskijaleei buruzkoak dira aurtengo ingurumen jardunaldiak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ots. 15a, 12:54
Sai arrea (Argazkia: wikimedia)

Gaur, eguena, zabalduko dute erakusketa kultura etxean eta datozen egunetan hitzaldiak, azoka eta irteerak egingo dituzte, besteak beste.

Hegazti sarraskijalea izango dira aurtengo ingurumen jardunaldietako ardatza. Atzo, eguena, animalia horiei buruzko erakusketa zabaldu zuten kultura etxean, ikusgai egongo diren argazkiak atera dituzten bi argazkilarien laguntzarekin.

Erakusketaren irekierak eman dio hasiera aurtengo egitarauari. Martxoaren 11ra arte egongo da zabalik eta bitartean hitzaldiak, filma emanaldia, azoka eta zuhaitz landaketak egingo dituzte, adibidez.
Hitzaldietako baten, esaterako, sarraskijaleen egoeran Gipuzkoan zein den azalduko du Mikel Olano basozainak eta beste baten erakutsiko dute hegazti horien jarraipena nola egiten dieten Oñatin. "Hemen dago sai arren Euskal Herriko koloniarik handiena. Sai zuriak ere ikusten dira", dio natur eskolako Idoia Bollarrek.
Hegazti hauei buruzko azalpenak erakusketa gelan egingo dituzten bisita gidatuetan ere emango dituzte, martxoaren 1ean eta 6an, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak