goiena.eus

Lau autok talka egin dute Oñatin

  Gizartea  Oñati

GI-2630 errepideko 18. kilometroan lau autok istripua izan dute, elkarri atzetik jota. Ondorioz zauritu arin bat dagoela jakinarazi du Ertzaintzak. Istripua 17:20ean gertatu da Zubillagara noranzkoan, eta une honetan (18:00), errei bat itxita dago eta pasua txandaka ematen ari da Ertzaintzak. Ondorioz, auto ilarak sortu dira Ulma Packaging parean.

Trafikoa.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa