Pentsiodunek Madrilera bueltan bidali dituzte jasotako gutunak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ots. 12a, 14:13

Enplegu Ministeriotik bidaltzen dituzten eskutitzak Espainiako Enplegu ministro Fatima Bañezi bueltan bidali dizkiote gaur goizean pentsiodunek 545 gutunetik gora. Foruen plazan egin dute lehenengo elkarretaratzea eta handik postetxera joan dira, gutunak batu dituzten edukiontziak eskuetan dituztela. Protestekin jarraituko dutela adierazi dute.

Pentsioen igoera "lotsagarria" salatzeko, Madriletik jasotako gutunak berriz bueltan bidaltzeko ekimena egin dute herriko pentsiodunek eta gaur eguerdian bidali dituzte Madrilera edukiontzietan jasotako gutunak. 545 gutun jaso dituzte herriko dendetan baina hainbat pentsionistek postetxean zuzenean utzi dituzte, hortaz, ez dakite zehatz zenbat izan diren bidalitakoak. Eta gaineratu dute: "Euren lankidetzagaitik esker ona helaraziko zaie dendariei gutun baten bitartez".

Postetxera joan aurretik elkarretaratzea egin dute Foruen plazan eta han adierazi dute protestekin jarraituko dutela. Hurrengoa datorren astelehenean, otsailaren 19an, izango da, 12:00etan, toki berean. Hala ere, protestak hiriburuetan egiteko aukera ere badagoela esan dute.

Erlazionatuak

Pentsioen igoera "lotsagarria" salatu dute Oñatin

Miren Arregi Amasorrain 2018 ots 05 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak