Eltziako taberna ikusteko bisitak antolatu dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko otsailaren 5a

Eltziako taberna klaustroa dagoen solairuan dago

Lau bisita egingo dituzte: eguaztenean bi eta eguenean beste bi. Antolaketa errazteko, udaletxera deitzea gomendatu dute. Otsailaren 26ra arte aurkeztu daitezke Eltziako taberna ustiatzeko proposamenak.

Eltziako taberna-kafetegia nolakoa den ikusteko bisitak antolatu ditu udalak. Aste honetan egingo dituzte bisita horiek:

  • Otsailak 7, 10:00etan eta 17:00etan.
  • Otsailak 8, 12:30ean eta 17:00etan.

Udalak jakinarazi duen moduan, ¡bisiten ordutegiarekiko hamar minutu arteko kortesia-denbora bat ezarri da. "Honek zera dakar: inor agertu ezean eta kortesia- denbora hau gainditzen bada, bisita amaitutzat joko da".

Bisitak antolatzea errazteko, interesdunek 943 78 04 11 telefono zenbakira deitzea eskatzen da.

Erlazionatuak

Lehiaketara atera da Eltziako tabernaren kudeaketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2018 urt 12 Oñati