Jokalari kuttuna galdu du baina Reala animatzen jarraituko du Txantxiku Txuriurdinak lagunarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urt. 31a, 14:05

2015eko martxoaren 24an egin zuten lagunartearen aurkezpena Iñigo Martinez bertan zela

Jokalari kuttun zuten Iñigo Martinez ondarrutarra Oñatiko lagunartean. Athletic taldera doala jakinda, Txantxiku Txuriurdinak lagunarteko zuzendaritzako kideek bilera egin zuten atzo gauean. "Aita pontekoa galdu dugu, baina guk Reala animatzen jarraituko dugu, orain arte bezala", adierazi dute gaur.

Atzo, martitzena, 22:00etan egin zuten bilera Txantxiku Txuriurdinak lagunarteko zuzendaritzan dauden kideak. "Ez da ezer aldatu. Iñigo Martinez gure aita pontekoa zen eta hori galdu dugu, baina guk Reala animatzen jarraituko dugu, orain arte egin dugun moduan", adierazi dute lagunarteko ordezkariek.

Duela ia hiru urte sortu zen Oñatiko Txatxiku Txuriurdinak lagunartea eta hasieratik hartu zuten jokalari kuttun Iñigo Martinez. Golak sartu dituen aldiro xanpainaz eta Oñatin egindako gaztaz eta txakoliñaz osatutako otarra eman izan diote. Ohitura horrekin aurrerantzean zer gertatuko den galdetuta horretaz ez dutela hitz egin adierazi dute. Ezta aita ponteko berria izango duten edo ez.

Iñigo Martinez Realetik Athletic-era doala publiko egin ostean erabaki zuen zuzendaritzak bilera egitea. Ikusmin handia piztu du, gainera, batzar horrek. Komunikabide askotako deiak jaso zituzten atzo, bailarako eta herrikoetatik gainera, baita, esaterako, SER-etik, Antena 3-tik eta Cuatro-tik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak