Indian hiesa duten emakumeei laguntzeko 'crowdfunding'-a

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 11a, 12:21

Oñatiko LEINNeko hirugarren mailako ikasle talde batek, tartean bat Angiozarrekoa, Vidas en positivo kanpaina abiatu du Donostiako Calcuta Ondoan GGKEarekin batera. Sare sozialetan zabalkundea lortzeko #vidasenpositivo traola erabili dute.

Finantzaketa kolektiboari abenduaren 1ean eman zitzaion hasiera EAEko hiriburuetan egindako ekitaldiekin. Bildutako diruarekin hiesa duten Indiako emakumeen "bizi kalitatea hobetzen" laguntzea nahi dute. Programak sostengu eta laguntza medikoa eskaintzen die hiesa duten pertsonei eta horien senideei. Arreta handiena batez ere, egoera zailagoetan dagoen biztanlerian jartzen da (LGTB, prostituzioan jarduten duten emakumeak eta ukiezinak). Bestalde, "gaur egun ia ahaztuta dagoen hiesaren errealitatea berriz argitan jarriz" gizartean eragitea dute helburutzat.

Guzti hau lortzeko SoytuCompany, Meikinn eta Calcuta Ondoan GGKEak (Garapenerako GKE) elkarlanean sortu dute Vidas en positivo proiektua.

"Indian hiesa heriotza sozialaren sinonimoa da"

Garatutako herrialde batekin alderatuz, ekimenaren bultzatzaileen arabera, Indian hiesa duten pertsonak "baztertu" egiten ditu gizarteak, "heriotza soziala" ekarriz gaixotasuna duenari.

Harreman sexualak

Antolatzaileek honakoa azpimarratu dute: "Gaixotasunaren hedatzean garrantzi handia izan dute emakumeen eta gizonezkoen artean dauden desberdintasun sozial eta ekonomikoek. Gizon ezkonduen artean ohikoa da haien emazteak ez diren emakumeekin harreman sexualak izatea. Horrek gaixotasuna zabaltzeko aukerak areagotzen ditu. Bestalde, Indiako gizartean oraindik preserbatiboaren erabilera oso gaizki ikusia dago".

Ekimenarekin bat egiteko bi aukera:

  • Enpresak kolaboratzaile ofizialen taldean sartzea.
    Enpresaren konpromisoa: Euro bat ematea norbanakoen dohaintzei esker lortzen diren 100 euroko.
  • Crowdfunding-ean parte hartzea dohaintza puntuala eginez.
    20 euroko sheedo txartel pertsonalizatu bat opari jasoko da.

Harremanetarako: vidasenpositivo.crowfunding@gmail.com edo 634 445 618.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak