13:00etan jada auto ilara luzeak zeuden eta oraindik ere (14:25) horrela jarraitzen du. Hainbat herritarrek beraien haserrea adierazi dute auto pilaketak eragindako atzerapenengatik, besteak beste, autobus zerbitzu publikoan.

Aurreko astean hasi ziren San Pedroko bidegurutzean semaforoa jartzeko lanak. Gaur eguerdian, askorentzat lanetik etxera joateko orduan, ilara luzeak sortu dira, behin-behineko semaforoa jarri baitute Torreauzorako sarbidetik gertu. 14:20ean auto pilaketa Zubillagaraino heltzen zen, eta kontrako noranzkoan ere ilara luzeak sortu dira.
13:00etan jada auto ilara luzeak zeuden eta oraindik ere (14:25) horrela jarraitzen du. Hainbat herritarrek beraien haserrea adierazi dute auto pilaketak eragindako atzerapenengatik, besteak beste, autobus zerbitzu publikoan.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.