Izaskun Aldanondo Sesiñena ile-apaindegiko arduraduna eta Jon Lopez Jon ile-apaindegikoa izan ziren epaimahaikideak. Jose Antonio Fernandez Kotxan-en bibotea saritu zuten: "Antzerako samarrak dira bibote guztiak; eta, Kotxan-ek estilo ezberdina erakutsi du. Mexikar erako bibotea du, ondo perfilatua eta bi koloretan", azaldu zuen Aldanondok. Hurrengo urteetara begira, Aldanondok mutilak animatu gura izan ditu bibote ezberdinak uztera, "mota askotakoak izan daitezke-eta". Barrabiletako eta prostatako minbiziaz kontzientzia zabaldu gura duen egitasmoa da Movember.