Mundu guztiko 69 argazkilarik parte hartu dute Aloña Mendiko lehiaketan –tartean 8 oñatiar–. Guztira 309 argazki aurkeztu dituzte, "kalitate handiko" lanak. Atzo egin zuten sari banaketa kultura etxean; eta, ekitaldiarekin mendi asteari hasiera eman zioten. Amaia San Migel eta Mikel Otero Aloña Mendiko mendi saileko kideek eman zituzten sariak.
Bi sailetan banatu dituzte lanak eta ondorengoak izan dira irabazleak.
Gizakia mendia sailean:
- Xabi Mata Moya, Delicadesa argazkiarekin.
- Yhabril Moro, Despertar argazkiarekin.
- Benito Cantero, Ferrata punta Anna argazkiarekin.
Oñatiar onenaren saria Borja Abarrategik irabazi du Leire Galeria argazkiarekin.
Irabazleez gain, finalistak izan dira: Merenge arteko eskia –Aitor Gonzalez–, Hasta donde alcancen tus sueños –Iñaki Larrea– eta Toffana di Mezzo –Benito Cantero–.
Mendi ingurunea sailean:
- Javier Camacho, Ovejas argazkiarekin.
- Krzysztof Browko, Slovenian Autumn argazkiarekin.
- Francisco Osuna, Las luces del bosque argazkiarekin.
Oñati saria hutsik geratu da.
Finalistak izan dira: Gornergrat –Oscar Baglietto–, Mountain moments –Oscar Baglietto– eta Bear –Jordi Busquets–.