Mataren eta Camachoren argazkiek jaso dituzte lehen sariak

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko aza. 15a, 12:52

'Despertar' argazkia. Egilea: Yhabril Moro

Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako mendi eta natura argazki lehiaketako epaimahaiak eman du bere iritzia. Mendi Ingurunea saileko Oñati saria da hutsik gelditu den bakarra. Gizakia Mendian atalean, Borja Abarrategik jaso du sari hori 'Leire galeria' argazkiagatik.

Azaroaren 10ean batu zen epaimahai eta orduan hartu zuen erabakia. Argazki sarituak eta beste asko datorren astelehenetik aurrera egongo dira ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan, azaroaren 20tik abenduaren 3ra, 18:00etatik 20:00etara.

A saila. Gizakia mendian. Lehenengo saria, Delicadesa. Egilea: Xabi Mata

A saila. Gizakia mendian. Bigarren saria, Despertar. Egilea: Yhabril Moro

A saila. Gizakia mendian. Hirugarren saria, Ferrata punta Anna. Egilea: Benito Cantero

A saila. Gizakia mendian. Oñati saria, Leire galeria. Egilea: Borja Abarrategi

B saila. Mendi Ingurunea. Lehenengo saria, Ovejas. Egilea: Jabier Camacho

B saila. Mendi Ingurunea. Bigarren saria, Slovenian autumn. Egilea: Krzysztof Browko

B saila. Mendi Ingurunea. Hirugarren saria, Las luces del bosque. Egilea: Francisco Osuna

B saila. Mendi Ingurunea. Oñati saria. Hutsik

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak