Olakua auzoan dagoelako, Olaran erreka ondotik pasatzen delako eta olak lantegiak izan zirelako jarri diote izena Olalan cowork guneari. Erlauntza baten itxura duen logoa da gune honen irudia eta sei kolore ditu, sei ekintzaileendako tokia dagoelako.
Orain arte bi eskaera jaso dituzte udalean gune hori erabiltzeko. Enplegu batzordean aztertu eta osoko bilkurak onartzen badu, abenduan hasiko lirateke gune hori erabiltzen bi interesatu horiek. Dena dela, edozein momentutan egin daiteke lokal hori erabiltzeko eskaera.
Astea
MUrekin batera, Ekintzailearen Astea antolatu du udalak eta egitarauko lehen ekitaldia izan da gune honen inaugurazioa. Bihar, martitzena, topaketa bat egingo dute herriko eta inguruko ekintzaile eta autonomo edo enpresa txikiekin, euren beharrak zeintzuk diren aztertzeko. Eguenean, berriz, herriko hiru ikastetxeetako DBH4ko ikasleekin talde ariketa bat egingo dute. Ekintza bi horiek enpresagintza fakultatean egingo dituzte. Egubakoitzean, berriz, Olalan gunea bisitatzeko aukera egongo da, 15:00etan.