20 urte barru Oñati nolako izango den jasoko duen duen plan orokorra egin gura du Udalak; horretarako, atzera begiratu jarri eta lehengo Oñati erakusteko asmoarekin hainbat ekintza antolatu dituzte. Horietako lehena Oñatiren hazkunde eta bilakaerak estalitako errekak ezagutzeko txangoa izan da.
40 bat pertsonez osatutako taldeak Antixena parkean dauden paneletan hasi du txangoa. Erakuske horretan herriaren bilakaera ikus daiteke, horretarako, argazki zaharrak, egungo argazkiak eta hainbat plano tartekatu dituzte. Herriaren bilakaera ezagutu ostean ekin diote errekaren bisitari.
Estalitakoa agerian
Errekalden hasi dute Arranoaitz ezagutzeko ibilbidea, "lehen agerian zegoen erreka da", azaldu du Natur Eskolako arduradun Idoia Bollarrek. Uraren ibilbideari jarraituz plazaraino iritsi dira, baina ibilbidean zehar zeuden panelei esker, une oro non zeuden jakiteko aukera izan dute. Lehen zati honetako une bereziena elizako klaustroa zeharkatu dutena izan da. Oso gutxitan ikus baitaiteke klaustroa errekatik.
Azokatik irten eta gero, Olaran eta Ubao errekak batzen diren gunera joan dira. Bertan errekara jaitsi dira berriz ere, eta Trianako auzora arteko estalita dagoen erreka zatia esploratu dute.
Bidean baina, herritarrak ez dira bakarrik egon, aipatutako panelez gain, giden laguntza izan dute-eta.
Hurrengo irteerak
- Azaroak 4: Landa inguruko eraldaketak
- Azaroak 11: Palan eta kaleen izan eta izaera
- Azaroak 18: Lotaregi eta baratze ezkutuak
- Azaroak 25: Irudikapena eta itxiera
Irteeratan parte hartzeko aurrez izena eman behar da udaletxean edo odanazana@gmail.com helbidea.